Txatxilipurdi asteon hasiko da Jostailu Truke Merkaturako bilketa egiten

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 15a, 11:29

Jostailu Truke Merkatua, iaz.

Beste urte batez, etxeko jostailuei bigarren aukera bat eman, kontsumoa murriztu eta trukearen balioa sustatzea helburu duen egitasmo abiatuko du Txatxilipurdi elkarteak. Abenduaren 18an egingo dute azoka, eta eguen honetan hasiko dira jostailuak batzen.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, edonork parte har dezake eta nahi adina jostailu eraman, "guztiek balio berdina izango dutelarik". Halaber, parte-hartzaile bakoitzak ekarritako lehen bi jostailuen truke, koloretako bi txartel izango ditu eta gainontzeko jostailuen truke berriz, zuri-beltzeko txartelak.

Truke egunean, koloretako txartelak nahi duen orduan aldatzeko aukera egongo da, 11:30etik 13:30era, eta zuri-beltzeko txartelak, aldiz, bigarren orduan bakarrik aldatu ahal izango dira, 12:30etik 13:30era. "Jostailu guztiak egoera onean eta osorik egon beharko dira. Bestalde, ez dira onartuko indarkeria sustatzen dituztenak ez eta sexu bereizketa egiten dutenak", gaineratu dute Txatxilipurditik.

Jostailuak batzeko egun, gune eta orduak hauek dira. Azaroan, 17:00etik 18:30era jasoko dituzte, 18 eta 19an, Santamarinako ludotekan; 25ean, Arimazuriko plazan eta 26an, Usaetxeko plazan. Asteburuetan, berriz, 12:00etatik 13:30era, 20an Santa Teresako parkean eta 27an, Arimazuriko plazan.

Bestalde, abenduan, 17:00etatik 18:30era, 9an Herriko Plazan eta 10ean Seber Altube eta Biteri plaza inguruan. Abenduaren 11n, aldiz, 12:00etatik 13:30era, leku berean.

Astean zehar jasoko dituzten egun horietan, Txatxilipurdi elkartean ere jasoko dituzte, 12:00etatik 13:30era.

Azoka, abenduaren 18an

Jostailu Truke Merkatua, esan moduan, abenduaren 18an egingo dute Biteri plazan 11:30etik 13:30era. "Txartelen truke jostailuak jasotzeaz gain, bertan jarriko den tailer batean parte hartzeko aukera egongo da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak