Gerra garaian Winnipeg ontzian bidaiatu zuten arrasatearren istorioaren berri emango dute eguenean

Hasier Larrea 2021ko aza. 29a, 12:12

Intxorta 1937 elkarteak Josu Chuecak idatzitako '2000 del Winnipeg. Diario de a bordo' liburua argitaratu du, eta Kulturaten aurkeztuko dute abenduaren 2an, 18:30ean. 'Esperantzaren itsasontzia' moduan ezagutu zen ontzi hartan bidaiatu zuten errefuxiatuen pasarteak dakartza kontakizunak, lau arrasatearren eta Pablo Neruda poetaren aipamenekin.

Jaime Uriarte Cestona, Fernando Uribesalgo Icaran, Rogelio Izarra Ijalba errepublikazale arrasatearrek kontzentrazio esparru frantsesetatik Txilera alde egin zuten Winnipeg ontzi frantsesean 1939an, beste 2.000 errefuxiaturekin batera. Bidaia hura prestatzen lagundu zuen Ricardo Ceciaga Lasagabaster arrasatearrak, Parisko Txileko Kontsulatuan Pablo Nerudarekin batera lan eginez.

Intxorta 1937 elkartearentzat berezia da liburu hau argitaratzen laguntzea, aurretik ere egonak baitzeuden Winnipeg ontziarekin lotura zuten pertsonak elkarrizketatzen: "2006an eta 2016an Txilen elkarrizketatu genituen, hurrenez hurren, bidaia prestatzen zuzenean parte hartu zuen Sunti Amilbia eta ibilbidean zehar ontzian jaiotako Agnes América Winnipeg Alonso Bollada.

Aurkezpena, garaiko kantuekin

Kultur elkarteak argitaratutako 26. liburua izango da 2000 del Winnipeg.Diario de a bordo, eta abenduaren 2ko aurkezpenean, 18:30ean, Josu Chueca Intxusta idazleak eta Txorbela Otxoteak hartuko dute parte; azken hauek Winnipegeko euskal abesbatzak bidaian zehar abesten zituen bi kantu ekarriko dituzte gogora.

Durangoko Azokara ere eramango dute, Elkarren standera.

Sunti Amilbia, Ricardo Zeziaga eta Pedro Gallastegi Udalatxen, 1936an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak