Askotariko lanak egiten dituzte, hala nola familiei beren gauzak ateratzen lagundu, teilatuak eta etxebizitzetarako sarbideak garbitu, kaltetutako herritarrak artatu... Sumendiak botatako errautsa garbitzen ere aritu da arrasatearra; izan ere, 15 zentimetroko errauts geruza batek metro bateko elur geruza batek beste pisatzen du, eta hori arriskutsua da teilatu eta terra-zetan, pisuak eraginda eraitsi egin baitaitezke.