Ibai-Artek bidezko merkataritzako txokolatezko 3.500 tableta banatuko ditu

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 10a, 09:44

Bigarren urtez, Black Arrasate ekimena jarriko dute martxan Ibai-Artek eta Harremanek, "herrialde behartsuenei laguntzeko konpromisoarekin bat" eginda, eta, modu horretan, merkatarien elkarteak 3.500 tableta doan banatuko ditu bezeroen artean, erosketa bakoitzarekin batera.

"Tokiko dendetan erosketak egiteak zergak herrian geratzea dakar, eskualdeko ekonomia indartuz eta udalerrian enplegu gehiago sortuz. Erosketa esperientzia, beraz, bi aldiz hobea izango da, ez bakarrik arreta pertsonalizatuagoa izango delako, salmenta osteko zerbitzu ezin hobea, baizik eta bi aldeek lortutako onura guztiak etxean geratzen direlako", azaldu dute.

Harreman gobernuz kanpoko erakundeak "izugarri" eskertzen du Ibai-Artek egiten dion ekarpena keinu horren bidez, "produktuen jatorria ikusarazten eta hornitzaileari onura justuagoa eta bidezkoagoa bermatzen laguntzen baitie, %5 ez, baizik eta gutxienez %16".

Erosketetan gizarte- eta ingurumen-irizpidea lehenetsi nahi du Ibai-Artek, eta Harremanen espiritua udalerri osoan ezagutarazi: "Inork ezin die guztiei lagundu, baina denok lagun diezaiokegu norbaiti".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak