Aniztasun funtzionala dutenendako sormen saioak egingo dituzte Etxaluzen

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 9a, 10:59

Musikaren Magia ekimena, BASH taldeak dinamizatuta, maiatzean.

Arrasaten bertakoak dantzan sormen ekimena jarri dute abian Arrasateko Udaleko Gazteria eta Aniztasuna sailek elkarlanean, aniztasun funtzionala duten gazteentzako. Hilean behin, zapatuetan, bi orduko saioak egingo dituzte, 11:00etatik 13:00etara, Etxaluzeko Axeri gelan. Izena eman daiteke dagoeneko.

Programak aukerak talentuen bidez eraldatzea du helburu, "horretarako sormen eta mugimendu espazioak sortuz", Udal Gobernuaren esanetan. Hala, askotariko dinamikak erabiliz, sormena eta askatasuna bultzatzen dute, musikaren laguntzaz. "Mugimendua eta gorputz adierazpena dira osagaiak, bakoitzaren beharrak eta nahiak errespetatuz. Jolasaren bidez ikastea eta prozesuan ondo pasatzea da helburua". Horrez gain, beste gai batzuk ere lantzen dituzte; talde-lana, gazteen ahalduntzea, sozializatzeko espazioak sortzea, partaidetza bultzatzea lehiakortasuna alde batera utzita eta abar.

KALA elkarteko BASH taldeak dinamizatuko ditu saioak eta izena eman daiteke dagoeneko, bi bide hauetako bat erabiliz: 680 15 57 46 telefonora deituta edota davilaeguren@gmail.com helbidera mezu bat idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak