Alex Gurrutxaga: "Euskadi Literatura Saria garrantzitsua izan da, baina are eta bereziagoa egin zait inguruko jendearen erantzuna"

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko azaroaren 8a

Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria lanak eskuratu du 2021eko Euskadi Literatura Saria euskarazko saiakera atalean. Alex Gurrutxaga da egilea, eta Xabier Leteren ibilbide pertsonala zein artistikoa ditu oinarri. Ohiko prosa akademikotik urruntzeko saiakera egin du Gurrutxagak, eta bere doktore tesian jasotakoak modu dibulgatiboagoan plazaratzeko saiakera izan da lana. EHUko irakaslea, literatura kritikaria eta askotariko hedabideetako kolaboratzailea da. Gurera etorrita, Arrasateko Bibliotekako irakurketa taldeko gidaria da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak