65. Donostiako Nazioarteko Krosean, Ainara Lopez zazpigarren sailkatu zen emakumezkoen 20 urtez azpikoen 3.600 metroko proban. Bestalde, emakumezkoen 16 urtez azpikoetan, 2.600 metroko proban, lau atleta aritu ziren: Maia Etxebarria (26.), Olatz Martinez (29.), Lorea Xiang (32.) eta Araitz Aretxaga (41.). Halaber, seigarren bukatu zuten taldekako sailkapenean.
Azkenik, gizonezkoen 16 urtez azpikoetako 2.600 metroko proban, aldiz, talde arrasatearrek hiru atletak hartu zuten parte: Markel Errasti (35.), Unai Garcia (36.) eta Iñaki Etxeberria (55.).