Erakusketatik taulagainera, Perlata eta Zeroren eskutik

Xabier Urtzelai 2021eko azaroaren 6a

Atzo, egubakoitza, arratsaldean herritar asko pasa ziren Ez donk amaitu egitasmoaren barruan Kulturaten jarri duten erakusketatik. Egitasmoak, baina, Arrasateko gaztetxeko taula gainean izan zuen jarraipena –bideoan–, Perlata eta Zero musika taldeen kontzertuarekin. Bihar, hilak 7, Good vibrations filma eskainiko dute gaztetxean bertan (18:00), 70eko hamarkadako Belfast hiriko barrunbeak astindu zituen mugimendu musikal underground-ean oinarritutakoa. Gogoratu oraindik izena eman daitekeela Biona tabernako bisitendako, Kulturaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak