TAO sistemaren aurkako 525 sinadura batu dituzte lau egunetan

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 5a, 09:44

Sinadura bilketa, martitzenean, udaletxeko arkupetan.

Eragin Arrasate herri plataformak sinadura bilketa abiatu du TAO sistemari moratoria eta herri galdeketa eskatzeko. Astelehenean, 150 sinadura batu zituzten Portaloian; martitzenean, udaletxe azpian, 120 eta atzo, San Andresen, 110. Bestalde, herriko komertzio eta tabernetan 145 sinadura batu dituzte. Gaur, egubakoitza, Arimazubi plazan jarriko dute mahaia, 17:00etan.

Herritarren aldetik sinadura mahaiak auzoetan jartzeko eskaera dagoela azaldu dute plataformako kideek eta, ondorioz, sinadura kanpaina luzatzea erabaki dute. Hala, datorren astean auzoetan jarraituko dute sinadurak jasotzen eta mahaietan boluntario lanak egiteko deialdia egin diete herritar guztiei. Horretarako, EraginArrasate@gmail.comhelbidera mezu bat bidali beharko da, datu hauekin: izen abizenak, telefono zenbakia, auzoa eta nahi duten ordutegia.

Auzoetako boluntario taldeak osatzeko epea astelehenean bukatuko da eta hurrengo egunetan mahaien egutegia eta ordutegia zabalduko dute. "Sinadura bilketa auzo guztietara heltzeko helburua daukagu baina zuen laguntza behar dugu helburu hau lortzeko", nabarmendu dute.

Era berean, komertzio edo tabernei ere egin diete deialdia, sinadura orria jartzeko. Horretarako, EraginArrasate@gmail.comhelbidera mezu bat bidali beharko da, datu hauekin: komertzioaren izena eta sinadura orri kopurua.

Jakitera eman dute, azkenik,  Facebook, Twiter eta Instagram sare sozialetan aktibo daudela: eraginArrasate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak