Hitz batzuk eskaini ditu pelikula hasi aurretik, eta argazki bat ere atera dio publikoari, momentuan sentitutako harridura eta gozamena erretratatu guran. Bukaeran ikus-entzuleen galderak erantzuten gelditu da. Hilaren 6an, zapatua, eta 8an, astelehena, egongo da Amaian antzokian Érase una vez en Euskadi berriz ikusteko aukera.