Santamasetako tenis eta padel txapelketetarako izen-ematea, irekita

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 2a, 15:23

2019ko padel txapelketako partidu bat, Musakolan.

Bueltan dira Arrasateko Kirol Elkarteak antolatutako Santamasetako tenis eta padel txapelketak. Izena emateko,  ake.padel@gmail.com edo ake.tenis@gmail.com helbideetara mezu bat bidali beharko da azaroaren 9a baino lehen, datu hauekin: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.

Azaroaren 13an abiatuko dituzte txapelketak eta abenduaren 19an izango dira finalak. Tenisean, bakarkako txapelketa izango da, gizonezkoek eta emakumezkoek jokatuko dutena, eta padelean aldiz, hiru kategoria egongo dira: gizonezkoena, emakumezkoena eta mistoa. Prezioari dagokionez, tenisean 5 euro da izen-ematea eta padelean, 10 euro (bikoteko).

Musakola kiroldegian jokatuko dituzte partiduak, asteburuetan. Kopuruaren arabera, gainera, kontsolamendu txapelketa ere egongo da lehen kanporaketako galtzaileentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak