Modeloak behar ditu Ibai-Artek, hilaren 27ko desfilerako

Eneko Azurmendi Barrena 2021eko azaroaren 2a

Merkatarien elkarteak desfile bat antolatu du azaroaren 27rako, zapatua, eta modeloak behar dituzte horretarako: sei gizonezko, sei emakumezko eta sei ume. Interesatuek whatsapp bat bidali beharko dute 688 73 41 49 zenbakira. 

"Desfile batean parte hartzean zer sentitzen den jakiteko irriki izan baduzu inoiz, hauxe da zure aukera. Nork jakin, agian pasarela zuretzat egina dago. Nolanahi ere, arratsalde desberdin eta dibertigarria pasatuko duzula ziurtatzen dizugu. Anima zaitez eta parte hartu egun bateko modelo izateko ekimen honetan. Zure laguntza behar dugu!", adierazi dute elkartetik.

Ekimena Ibai-Artek antolatu du, Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak