Musika, magia, pailazoen ikuskizuna eta San Silvestre eguneko lasterketa berreskuratuko ditu Musakolako jai batzordeak, azken urte eta erdian auzoan izandako hutsune kulturalari erantzuteko.
Zapatuan, azaroaren 6an, Ziorla Fest izeneko kontzertuak emango dio hasiera egitarauari. Kataluniako The Capaces hardrock taldea, Berri Txarrak eta Kokeineko kidez osatutako Cobra taldea eta bailarako hiru musikariz osatutako Los Zarrios taldea igoko dira San Isidro plazako oholtzara, 19:30ean hasita.
Ekitaldi mordoxka
Azaroan eta abenduan zehar beste bederatzi hitzordu deitu dituzte, baserritar egunari, Gabon egunari eta Gabon zahar egunari tokia eginez. Trikitilari eta gaiteroen musikak girotuko ditu kaleak egun bat baino gehiagoz, eta txikienek ondo pasatzeko ikuskizunak ere izango dituzte gozagai.
Hona hemen Musakola bizirik izena jarri dioten kartela: