Hasieran bolada ona izan dute etxekoek eta hirugarren minutuan lehen aukera ederto aprobetxatuta egin dute 1-0ekoa. Amaitu baino bost minutu lehenago, ostera, Tolosakoek berdinketa lortu dute eta azken txanpan, tolosarren falta metatzea aprobetxatuta, penalti bikoitza egiten asmatu eta 2-1 amaitu da norgehiagoka.