Eibarrek 0-4 irabazi dio Mondrari

Nekane Muñoz Poza 2021ko urr. 30a, 09:00

Mondrak ezin izan zuen eibar mendean hartu.

Norgehiagoka parekatua aurreikusten zen arren, hasieratik maldan gora jarri zitzaien partidua arrasatearrei. Izan ere, Eibarkoek laugarren minutuan egin zuten lehen gola eta atsedenaldirako partidua erabakita utzi zuten. 

0-2 eta 0-3koa jarraian egin zituen Eibarrek eta kolpe latza izan zen etxekoentzako. Aldageletara bidea egin aurretik laugarren gola egin zuten kanpokoek, eta emaitza horrekin amaitu zen partidua.

Bigarren zatia parekatuagoa izan zen, hala ere, ez zuten aukerarik izan etxekoek. Seigarren postuan daude arrasatearrak 13 punturekin. Etxekoen bolada onak ez zuen jarraipenik izan, talde landua izan zuten aurrez aurre, gaztea baina indartsua. Lau aldiz heldu ziren atezaindegira, eta lau gol egin zituen Eibarrek. Horren aurka ezer gutxi izan zuten egiterik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak