TAO sistemaren ezarpena dela eta, "herritarren haserrea" bideratzeko taldea sortu dute zenbait arrasatearrek. Udal gobernuak ezarri nahi duen sistema "inposaketa" dela salatu dute, eta sinadura kanpaina abiatuko dutela iragarri dute. Zehazki, TAOren moratoria eta erreferenduma eskatu nahi dituzte.
Sinadurak emateko aukera datorren asteko lau egunetan egongo da: Astelehenean Portaloian, martitzenean Udaletxeko aterpean, eguenean Gudari plazan eta egubakoitzean Arimazubi plazan. Egunero, 17:00etan. Bestetik, jakinarazi dute auzoetako komertzio eta tabernetan sinadurak jartzeko orriak banatuko direla.