Iñigo Arregiren artelanak Burgosko Portia upeltegian daude ikusgai

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko urr. 29a, 11:10

Iñigo Arregi eskultorea, Portia upeltegian zabaldu berri duen erakusketan.

Guztira eskultore arrasatearraren 30 artelan inguru jarri dituzte erakusketan eta gutxi gorabehera bertan izango dira ikusgai datorren urteko martxora bitartean.

Joan den egubakoitzean inauguratu zuten Iñigo Arregi eskultore arrasatearraren lanekin osatutako erakusketa, Burgosko Gumiel de Izan herrian dagoen Portia upeltegian. Iaz muntatutako erakusketa ia urtebetez jende barik egon ostean, azkenean, zabaldu dituzte bertako ateak, eta, ondorioz, dagoeneko ikusgai daude Arregiren formatu handiko 30 obra inguru: "Sarreran altzarizko formatu handiko obra bat jarri dugu eta barruan egurrezko lan handiak daude, erliebeekin batera. Izan ere, eskulturen eta erliebeen arteko lotura handia dago. Erakusketa erraldoia da, ez da-eta galeria batean", azaldu du Arregik. Gaineratu du pisuagatik ez dituztela metalezko piezak jarri erakusketa horretan.

Madrilgo David Bardia arte galeriaren bitartez jarri dituzte arrasatearraren eskulturak Portia upeltegian, eta artistak adierazi du oraindik goizegi dela jakiteko erakusketa zein harrera izaten ari den, baina gaineratu du hilean bertatik 1.500 pertsonatik gora pasatzen direla. Gutxi gorabehera, datorren urteko martxora bitartean egongo da zabalik erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak