80ko urteak Mondrauen izenarekin antolatutako erakusketa abian da. Sasoi hartako Arrasateko kontuak gogora ekartzeko atzera begiratua da, eta gazteen, kasuan, ordukoari usaina hartzeko bidea. Horretan jardun dute gaur iluntzean, Kulturateko klaustroko ateak zabaltzeaz bat sartu direnek; mondragoetarrek zein inguruko herrietatik etorritakoek. Mugimendu sozialak, gatazka politikoa, egoera ekonomiko larria, eta drogak eta horiek eragindako ondorioak jaso dituzte besteak beste, iruditan zein bideoan. Eta horren guztiaren erdian sortutako rock eta bereziki, punk taldeen loraldia. Horregatik, hain zuzen ere, musikak girotutako irekiera ekitaldia eskaini diete bertan elkartu direnei.
Erakusketa azaroaren 27a arte izango da zabalik, astelehenetik zapatura bitartean, 17:30etik 20:30era.