Biolin kontzertua izango da gaur San Juan parrokian

Hasier Larrea 2021ko urr. 29a, 09:15

Biolinistak, Kulturaten emandako kontzertu batean (Arrasate Musikal).

Noizean behin jasotzen ditu kontzertu akustikoak Herriko Plaza aurreko parrokiak, eta, oraingoan, Arrasate Musikaleko Amaia Arzamendiren hiru ikasle izango dira aldarera igoko diren musikariak. Hala, herritarrek biolin doinuez gozatzeko aukera izango dute gaur arratsaldean, 19:45ean hasita. Emanaldia doakoa izango da.

"Kantu herrikoiak, Benito Lertxundirenak, Vivaldiren musika klasikoa... denetariko errepertorioa eskainiko dute biolinistek, eta gonbidatu berezi eta gazte-gazteren bat ere agertuko da ustekabean", adierazi du Amaia Arzamendi biolin irakasleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak