IndaGlory elkartea, Revolutionary Brothers Music, Gross garagardo artisaua eta Irati topalekua dira zapatuko egitarauaren antolatzaileak, eta adierazi dute euria eginez gero jantoki barruan izango dela musika emanaldia. Barrualde hori gauean, 23:00eta-tik aurrera, DJ Celerakak giro-tuko du musika elektronikoaren bidez. Donostiako Gross garagardoa ere egongo da dastatzeko.
Domekan ere hiru musika-jartzailek doinu elektronikoak jarriko dituzte, arratsaldeko seietatik aurrera. Hala, Ion Brown (Enngrad), K.Ttipia (Cow-boys) eta Jiolimo (Meet Moses) izango dira saioaren gidariak.