Era berean, alderdiak eskerrak eman dizkio Fuentesi, "Arrasateko irudia, garbitasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko" lanean aritzeagatik. "Are gehiago, Arrasatez harro senti gaitezen lan egiten du. Bere erronka pintaketak eta kartelak kentzea da, herriko arazo bihurtu baita, fatxadak zikindu eta hondatzen dituztelako. Gainera, ondare historiko eta kulturala babestearen garrantzia aldarrikatu du, ez galtzeko eta babesteko".
Azkenik, PSE-EEk esan du Fuentesen aurkako "kanpaina onartezina” dela eta "antidemokratikotzat" jo ditu "iraindu eta seinalatu" nahi dituzten jarrera horiek.