"Talentuaren Kudeaketa eta Belaunaldi Arteko Oinordekotza" lantzeko jardunaldia antolatu du ISEAk

Jon Irizar Aranguren 2021ko urr. 28a, 10:37

Garaia Parke Teknologikoko LKS eraikinean egingo da ekitaldia (Argazkia: LKS)

Azaroaren 10ean Garaia Parke Teknologikoko LKS eraikinean egingo da ISEA garapen teknologiko, berrikuntza eta ekintzailetza zentroak antolatutako ekimena. Marko teorikoa, erreferentzia modeloak eta kasu praktikoak oinarri, talentuaren kudeaketa eta belaunaldi arteko oinordekotza lantzea izango du helburu ekitaldiak. Irekita dago izen-ematea.

Azaroko bigarren asteazkenerako formakuntza ekimena antolatu du ISEA garapen teknologiko, berrikuntza eta ekintzailetza zentroak. Talentuaren Kudeaketa eta Belaunaldi Arteko Oinordekotza: marko teorikoa, erreferentzia modeloak eta kasu praktikoak saioan, testuinguru teoriko eta ebidentzietatik abiatu, kudeaketarako modeloak aztertu, eta kasu praktikoen bidez esperientziak partekatzea izango da xedea. Goizeko 10:30ean abiatuko da jardunaldia, Garaia Parke Teknologikoko LKS eraikinean.

Hiru oinarri, beste hainbeste hizlari

Maria Ruiz ISEAko I+Gko koordinatzaileak gaiaren inguruko testuingurua azaldu ostean, aipatutako ebidentziak, modeloak eta kasu praktikoak landuko dira goizean zehar. Ondorioz, eta bakoitza 40 minutuko tartearekin, hiru izango dira hitza hartuko duten adituak:

  • Fernando Díez (Ikerkuntzaren Kudeaketarako eta Promoziorako Agentziaren Zuzendaria -DEIKER-OTRI- eta Deustuko Unibertsitateko Publikazio eta Deusto Fundazioaren Zuzendari Laguntzailea)
  • Nieves Alcain (Alecop S.Coop.eko Berrikuntza Zuzendaria)
  • Jose Miguel Román (Fagor Ederlan Group-eko Pertsonen Garapenaren Arduraduna)

Izena ematea, beharrezkoa

Irekita dago izen-ematea, eta ezinbestean egin beharreko urratsa da jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero. Aski da, horretarako, parte hartzeko interesa adieraziz mezu bat bidaltzea mruiz@isea.eus posta helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak