Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eta Fundacion Paz y Solidaridad fundazioak antolatutako erakusketak kontzientziazioa sustatzea du helburu. "Hamabost argazki aukeratu ditugu, Gipuzkoako eta El Salvadorreko lan-baldintzak ikusgarri egin eta horren inguruan hausnartzeko", azaldu dute. "Lan-baldintzetan dauden desberdintasunak kuestionatu behar ditugu, ingurumen alorretik eta genero eta sexu aniztasunetik begiratuta".
Era berean, gizalegezko lanbidearen aldeko aldarriak modu globalean egin behar direla nabarmendu dute.