Joseba Irazoki eta Lagunak, eguen gauean gaztetxean

Hasier Larrea 2021ko urr. 26a, 09:15

Kooltur Ostegunak ekimenaren urriko azken kontzertua izango da hilaren 28koa. 22:00etan gaztetxera gerturatzen direnek Berako gitarra-jole polifazetikoak bere taldearekin irailean kaleratu zuen III diskoa zuzenean ikusteko aukera izango dute.

Honela deskribatu dute Koolturreko antolatzaileek egueneko protagonista: "Joseba Irazoki da seguruenik Euskal Herrian gaur egun dagoen gitarra jotzaile irudimentsu eta aktiboenetakoa, maisua. Etengabe dozenaka proiektutan murgilduta eta guztietan eroso zein emankor, beti disfrutatzen, Joseba Irazoki eta Lagunak da bere proiektu pertsonalena".

Hiru lan luze ditu: Zu al zara, Ez nostalgia eta kaleratu berri duen III. Mugarik gabeko rocka, psikodelia eta esperimentazioa ditu ardatz: "Denetarik aurki daiteke lan berri honetan eta bere kontzertuetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak