MUren hirukoen festa, Lehen Nazional mailan

Julen Iriondo M. de Zuazo 2021ko urr. 24a, 11:55

Ezin hobeto hasi du denboraldia Lehen Mazional mailako Mondragon Unibertsiatea taldeak. Iturripen, Atletico San Sebastian taldearen aurka jokatu eta, 96-72, lehen garaipena poltsikoratu dute.

Iaz lortu zuen senior mailako taldeak Lehen Nazional mailara igotzea eta, talde gaztea den arren, eroso jardun dute kantxan. Oso joko bizia egin dute eta, defentsan ez ezik, erasoan ere fin ibili dira. Hiruko marratik hamasei saskiratze lortu dituzte eta, horri esker, alde nabarmena lortu dute markagailuan.

Borja Gabilondo taldeko entrenatzaileak oso pozik dagoela adierazi du, eta merezitako garaipena lortu dutela. Hiruko marratik izandako portzentaiez galdetuta, adierazi du "Ointxe! filosofia" dela hori: "Ez gara hiruko marratik jaurtitzetik biziko, baina horixe da gure jokoa, azkarra eta alaia".

Ligari ekin aurretik, Mondragon Unibertsitateak Kopako finalerdietarako sailkatzea lortu du. Lehen partiduan Unamuno taldea izan zuten aurrez aurre, eta, lehen laurdenean egindako lan bikainari esker, garaipena eskuratu zuten (72-86). Final laurdenetan Ordizia izan zuten aurkari, eta hor ere hasiera bikaina izan zuten Mondragon Unibertsitateko mutilek. Amaieran, garaipena (61-79) eta finalerdietarako txartela. Kopak etena izango du 2022ko urtarrilera arte.

Argazkiak: Bittor Munarriz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak