Flamenkoaren indarra eta pasioa ekarri zituzten atzo Arrasateko Al-Andalus zentrora Maria Rubik eta bere taldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko urriaren 24a

Bete egin zen aretoa zazpi laguneko taldeak eskainitako ikuskizunaz gozatzeko. Ondotik, 70 lagunek mokadutxo bat jateko aukera izan zuten.

Pozik agertu dira Al-Andalus zentroko arduradunak atzoko kultura jardunaldiak emandakoarekin. "Jendea oso gustura irten zen, eta musikariak ere bai. Talde oso ona da", azaldu du zentroko presidente Rafael Gomezek. "Aretoa bete egin zen eta ondorengo mokadutxoan 70 lagunek hartu zuten parte. Neurtu egin nahi izan genuen edukiera eta aurrez izena emandakoentzako izan zen. Egon zen kanpoan gelditu zenik, baina oraingoz horrela beharko du".

Egoerak poliki-poliki hobera egiteko esperantzarekin daude Arrasateko Al-Andalus zentroan; izan ere, betiko ekintzak berreskuratzeko desiatzen daude.

Flamenkoa ikuskizuna egin zuten Maria Rubik eta bere taldeak. Kantuan egiteaz gainera fin aritu ziren flamenko eta sevillana dantzetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak