Aniztasun funtzionala duten Arrasate Musikaleko ikasleak oso pozik atzoko kontzertuan jasotako txalo zaparradarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urr. 23a, 12:57

Kontzertu hunkigarri bezain martxosoa izan zen atzo Kulturateko areto nagusian. Eta ilusioa zen nagusi; musika saioetan prestatutakoa jendaurrean aurkezteko ilusioa, hain zuzen ere. Bete egin zen Kulturateko areto nagusia, eta izan zen kanpoan gelditu zenik ere.

Europako Kontseiluak sustatutako Ondarearen Europako jardunaldien baitan antolatutako ekitaldia izan zen; aurtengo leloa izanik Ondare inklusiboa eta irisgarria.

 

Maite Urreta, Beñat Barrutia, Manel Iñarra, Aritz Limia, Mireia Biain, Haimar Andres, Juan Mari Bergaretxe, Esther Arregi, Aintzane Kintana, eta Mikel Mulas izan ziren agertokira igo ziren ikasleetako batzuk. Lagun izan zituzten Olaia Ramos, Edorta Aiastui, edota Domentx Ucin irakasleak. Izan Suziki taldea eta Ziolako Gaiteroak eta Taldea ere ekitaldian izan ziren.

 

Batzen kantuak elkartu zituen musika eskolako kide gehien. Hain zuzen ere ikasle eta irakasle ugari igo ziren agertokira Jose Ramon Vitoriak konposatutako pieza eskaintzeko.

 

Perkusioa, gitarra, pianoa, kutxa, biolinak eta bandako askotariko instrumentuak entzun ahal izan ziren emanaldian.

 

Nola ez, inklusioa aldarrikatu zuten ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak