7 urtez azpiko gaztetxoek entrenamendu saioa egin zuten txapelketak gertutik ezagutzeko. 8 eta 11 urte bitartekoek, ostera, txapelketan hartu zuten parte, baita emaitza onak eskuratu ere elkarteko kideek jakinarazi dutenez. Lehenengo postuan geratu ziren lau –Irati Jimenez, Markel Arrieta, Iker Aranegi eta Ane Aranegi–; bigarren postuan hiru –Hodei Ramos, Fatima Hamjan eta Unax Texeira– eta hirugarren postuan beste lau –Ibai Marzana, Yasmin Elmoutawakel, Maialen Bergara eta Irati Jimenez–. Elkarteko kideek parte-hartzaile guztiak zoriondu gura izan dituzte.
Txapelketa horretan Zaragoza, Logroño, Eibar, Legutio, Azpeiti, Legazpi eta beste hainbat herritako kirolariak izan ziren.
Argazkiak Benja Ramosek aterakoak dira.