'AmaHika ikusteko' bertso saioa, bihar, Jabetza Eskolaren eskutik

Hasier Larrea 2021ko urr. 27a, 14:52
Haizea Arana, Señora sariketako Aramaioko kanporaketan, apirilean.

Bihar, eguena, Amaia Agirre, Miren Amuriza, Oihana Arana, Haizea Arana eta Eli Pagola bertsolariek hitanoa, eta bereziki noka, izango dute mintzagai Kulturaten, 19:00etan hasita. Jabetza Eskolak egindako hausnarketatik abiatuta, hizkera horien birjabetzea eta emakumeen ahalduntzea jarriko dituzte mahai gainean.

Jabetze Eskolan hausnarketa egin dute hitanoaren eta bereziki nokaren erabileraren galeraren inguruan, eta beharra ikusi dute nokaren erabilera sustatzeko. Galdera eta kezka asko plazaratu dira, Emakume Txokoko arduradunek azaldu dutenez: “Hikaren galera nabarmenena da. Noka, berriz, are azkarrago ari da desagertzen. Nokaz birjabetzeak balio dezake emakumeak ahalduntzeko? Zergatik toka da noka baino erabiliagoa? Zergatik izan du duela gutxira arte ospe txarra? Hika berreskuratu daiteke feminismotik? Queer garaian hitanoa? Hitanoa egin daiteke ez bitarra? Baina zelan egin, ez badakigu? Ingo jonau?”.

Bistan denez, AmaHika ikusteko saioa ez da izango ohiko saio bat, hausnarketa eta eztabaida herrira zabaltzeko asmoz antolatu baita bertso saioa. Beraz, emanaldi berezia izango da, nokaren erabilera sustatzeko eta ikusarazteko, eta herritarrak gonbidatu dituzte bertara hurbildu daitezen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak