Giza Biblioteka saioan eta ingelesezko literatur solasaldietan izena eman daiteke oraindik

Hasier Larrea 2021ko urr. 21a, 16:43
Giza Bibliotekaren bigarren jardunaldiko irudi bat.

Kulturaten izango da zazpi herritarren istorioak entzuteko helburua duen dinamika, hilaren 27an, 18:00etatik 20:00etara.

Giza Bibliotekaren laugarren aldi honetako protagonistak Iñaki Peña, Jesusi Etxebarria, Luciana Alfaro, Yanina Choque, Josu Tornay, Amaia Arroyo eta Naiara Gorroño izango dira. Hala, izena ematen dutenek aukeratzen duten pertsonaren kontakizunen berri izan-go dute, hamabost minutuz. Banaka edo binaka parte har-tzeko aukera egongo da, eta izena emateko hiru modu daude: Udal Bibliotekaren webgunearen bidez, telefonoz (943 25 20 25) eta Kulturatera bertara gerturatuta. Bibliotekaren Egunarekin lotuta dago saioa.

Ingelesezko literatur solasaldiak ere prest

Ingelesa praktikatzeko aukera ona egongo da azaroaren 2tik aurrera Kulturaten. Izan ere, egun horretan hasiko dute Literary gatherings izeneko jarduera; ostegunero egingo dute, 18:30eatik 20:30eara.

Euskaraz eta gazteleraz egin ohi diren saioen antzekoak dira, helburua aldez aurretik irakurritako liburu bat edo ikusitako pelikula bat komentatzea izanik. Taldean elkartuta egingo dira solasaldiak, eta hiztun natibo batek bideratuta. Irakurmena, entzumena eta ahoskera lantzeko ere aproposa da zita. Gainera, Kulturatetik adierazi dute ez dago zertan ahozko maila altua izan behar, aukerakoa baita hitz egitea.

Oraindik plaza libreak daudenez, antolatzaileek herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte. Izena emateko, bibliotekara gerturatu edo Internet bidez egin daiteke. Hona hemen egitaraua:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak