Kontzertu inklusiboa egingo dute Kulturaten bariku arratsaldean

Hasier Larrea 2021eko urriaren 21a

Arrasate Musikaleko ikasleak, kontzertu inklusiborako entseatzen.

Arrasate Musikalek aniztasun funtzionala duten ikasleekin "saio hunkigarria" egingo du hilaren 22an, 19:00etan.

Europako Kontseiluak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldien baitako ekitaldia izango da, Arrasate baita bertan parte hartuko duen 35 herrietako bat. Edorta Aiastuik, Arrasate Musikaleko kideak, aipatu du Udala jarri zela akademiarekin harremanetan: "Aurtengo aldiari Ondare inklusiboa eta irisgarria izena jarri diotenez, Kultura Sailak hots egin zigun kontzertu inklusibo bat antolatzeko proposamenarekin".

Izan ere, urteak daramatza musika eskolak aniztasun funtzionala dutenei eskolak ematen. Aiastuik berak azaldu du notak koloreen bidez desberdintzeko metodologia erabiltzen dutela: "Adibidez, fa nota gorriz desberdindu dezakegu eta sol nota, urdinez".

'Batzen' kantua, dantzagarri

Musika eskolako ikasle eta irakasle ugari igoko dira Monterrongo oholtzara, baita Zigarrolako gaiteroak ere, hamabi kantu interpretatzeko. Berezia izango da amaieran joko duten Batzen abestia: "Jose Ramon Vitoriak konposatu zuen, edonork dantzatzeko ideiarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak