Jardunaldi nazionaletarako motorrak berotzeko saioa egingo du bihar Ernaik

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko urr. 20a, 18:04

Ernaik Gasteizko campusean aurkeztu zituen jardunaldiak. Argazkia: Ernai.

Azaroaren 10ean eta 11n jardunaldi nazionalak egingo ditu Ernaik EHUren Gasteizko campusean, Ez gaude konforme! lelopean. Aurrez, baina, jardunaldi horien aurkezpenak egiten ari dira hainbat herritan, "jendea kokatzeko asmotan". Hala, bihar, eguena, Irati tabernan egingo dute saioa, 18:00etan hasita.

Ernai Mondragon Unibertsitateak antolatuta, hezkuntza burujabetzaren gaineko hausnarketa egiteaz gain, jardunaldien aurkezpena egingo dute lehenik eta gero, 18:30ean, (H)arian: Euskal hezkuntza feminista, komunitario eta burujaberako gakoak txostenaren berri ere emango dute. Azkenik, poteo musikatua egingo dute, 19:30ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak