Elkartera batzeko deia egin diete herritarrei eta horretarako bi aukera daudela nabarmendu dute. Batetik, ekintza bazkide moduan, antolatzen dituzten ekintzetan parte hartzeko eta norbere ekintzak, hitzaldiak edo ikastaroak egiteko gela bat erreserbatzeko aukerarekin. Bestetik, zentroko bazkide moduan, aurretik aipatutakoaz gain, giltza propioa eta espazio pribatu batean sartzeko aukerarekin.
Informazio gehiagorako, kontzientzia.zentroa@gmail.com helbidera idatzi edo 617 24 29 95 zenbakira deitu.
Arrasatekoaz gain, aurrera begira, aurkezpen ekitaldi gehiago egingo dituzte Debagoienean.