Urriaren 27an, eguaztena, ikasturte hasierako Herri Batzarra egingo du Arrasateko EH Bilduk, Bilgunean, eta II. Kongresuaren baitan, "erronka garrantzitsuak" dituztela azpimarratu dute, "nazio, herrialde zein herri mailan", eta horiek guztiak herritarrekin partekatzeko gogoz antolatu dute saioa. Hala, koalizioak bertaratzeko gonbidapena egin die herriko Bilkide eta jarratzaile guztiei.