Lanbideko ordezkariek azaldu dutenez, 587,59 metro karratu izango ditu bulegoak eta hemeretzi langile ariko dira: hamaika Lanbidekoak eta bederatzi, SEPEkoak (Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoa).
Elmako eraikinak lau solairu ditu eta aipatutako bulegoa behean kokatuko da. Hala, zerbitzu guztiak solairu bakarrean eskaini ahalko dituzte, gaur egun ez moduan. Obraren azken kostua 831.325,79 eurokoa izan da.