3.000 bonu gehiago Arrasaten, Euskadi Bono Denda kanpainaren baitan

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko urr. 14a, 13:00

Euskadi Bono Denda kanpaina 30.000 eurorekin lagunduko du Arrasateko Udalak, herrian 3.000 bonu gehiago merkaturatuz, "Eusko Jaurlaritzaren eskutik udalerriari dagokion bonu kopuruaren osagarri". Urriaren 17ra arte dago kanpainarekin bat egiteko aukera, hemen.

Abian da Euskadi Bono Denda kanpaina, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzatuta, eta Arrasateko Udalaren babesarekin. 

Orain, establezimenduak atxikitzeko prozesua dago zabalik eta www.euskadibonodenda.eus webgunearen bidez eman behar da izena, baita bonuen trukaketa ere. 

Parte hartuko duten establezimenduen behin betiko zerrendarekin, deskontu-bonuak trukatzeko bi aldi irekiko dituzte. Lehenengoa programa indarrean sartzen den egunean hasiko da eta abenduaren 5ean amaitu; bigarrena, berriz, 2022ko urtarrilaren 10ean hasiko da eta martxoaren 31n amaitu.

Bonuak 30 eurotik gorako erosketetarako hamar euroko deskontuetan oinarritzen dira, hau da, %30etik gorako deskontua.

16 urtetik gorakoei zuzenduta

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorako pertsonek eskuratu ahal izango dituzte programa honetako deskontuak. Pertsona bakoitzak gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 50 eurokoak, eta hainbat establezimendutan edo establezimendu bakar batean erabili ahal izango dira, baita erosketa bakar batean edo gehiagotan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak