Inklusibitate kontzertua emango du Arrasate Musikalek urriaren 22an

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko urr. 14a, 10:55

Seigarrenez egingo dituzte Ondarearen Europako Jardunaldiak, askotariko erakundeen partaidetzarekin, ondare kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakontzeko asmoz eta 100 jarduera baino gehiago egingo dituzte 35 udalerritan. Horietako bat Arrasate Musikaleko ikasleen kontzertua izango da, urriaren 22an 19:00etan Kulturateko areto nagusian egingo dutena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Europar Batasunarekin lankidetzan antolatzen ditu jardunaldi horiek eta aurtengo leloa hau da: Ondare irisgarria eta inklusiboa.

Jardunaldi horien baitako emanaldia izango da Arrasate Musikalek eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatu dutena. "Arrasate Musikaleko ikasleek kontzertu hunkigarri eta berezia egingo dute", dio Edorta Aiastui ekintza arduradunak. "Aipatu beharra dago Arrasate Musikalek inklusibitate egoerak urteetan eskaini izan dituela bertako taldeen artean. Besteak beste, oso ezaguna den Errementari Dantzan inklusibitatea nabarmentzen da, hezkuntza anitzeko ikasleak ere parte hartzen dutelarik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak