Egunean zehar, klubeko talde guztien argazkiak aurkeztu eta aterako dituzte. Horretarako lehenengo deialdia 12:30ean izango da, gizonezkoen EBA mailako taldea, Lehen Nazional Mailakoa, probintzia mailako A eta B taldeak, gazte mailako A eta B taldeak, kadete mailako errendimenduko taldea eta kadete mailako emakumezkoen Euskal Ligako taldea.
Bigarren deialdia 17:30ean izango da: emakumezkoen nazional mailako taldea, gazte mailakoa, kadete mailako errendimendukoa, infantil mailako errendimendukoa, infantil mailako mutilen errendimendukoa eta infantil mailako mutilen parte-hartzekoa.
Azkenik, 18:00etan, 2010, 2011, 2012 eta 2013ko Saskieskolako kategoria guztien txanda izango da. "Argazkietarako talde bakoitzaren ekipazio ofiziala eraman behar dugu. Zuek guztiok zain izango zaituztegu Ointxen! Saskialdian".