Lana eta integrazioa ardatz izango dituen Amerika elkartea aurkeztuko dute barikuan

Hasier Larrea 2021eko urriaren 13a

Elkarte sortuberriko kideak, irribarretsu, jatorri amerikarra duen likidanbar zuhaitzaren azpian, Kulturate kanpoaldean.

Oraingoz 22 kidek osatzen dute, baina ateak irekita dauzka "proiektura ilusioz batu nahi duen edonork". Jendea erakartzeko hitzordua antolatu dute Kulturaten, hilaren 15ean, 18:00etan hasita. Abya Yalari buruzko hitzaldia, eztabaida eta musika emanaldia egingo dute ekitaldian, baita otordua ere, ostean. Enpresa kooperatiboak sortu nahi dituzte, "kalitatezko enplegua" sortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak