Bi fitxategi bidali beharko dira. Batetik, argazkia eta bestetik, parte-hartzailearen datu pertsonalak (izen-abizenak, telefonoa, posta helbidea, helbide elektronikoa eta adina). Era berean, parte-hartzaile bat baino gehiago baldin badago, guztien datuak eman beharko dira. Lanak posta elektronikoz bidaliko dira, helbide honetara: kulturate@arrasate.eus.
Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke.