Sari banaketa azaroaren 13an egingo dute, 12:30etik aurrera, Sebero Altube Plazan. Izan ere, Arrasate Rugby Taldeak garagardo azoka egingo du. "Saria jasotzeko momentuan, postuan dauden produktuetatik, gustukoen duzuna hartu ahal izango duzu".
Gainera, garagardoa dastatzeko aukera ere egongo da eta baita Arrasate Rugby Taldekoen produktuak eskuratzekoa ere. "Beraz, animatu eta gerturatu! Danon ARTien ez bada, ez dalako!"