Donostiako manifestaziora joateko autobusa antolatu du Sare Arrasatek

Eneko Azurmendi 2021ko urr. 13a, 09:13

Irailaren 18an Monterron parkean egindako elkarretaratzea.

Sarek deituta, urriaren 23an manifestazioa egingo dute Donostian, Ibilian ibilian, etxerako bidean lelopean, 17:00etan Antiguoko tuneletik abiatuta, eta Arrasatetik autobusa joango da, 15:00etan Okorotegiko geltokitik irtengo dena. Txartelak Irati eta Taupa tabernetan daude salgai, 10 eurotan (ikasle eta langabetuek, 5 euro).

"Irailean presoen eskubideak errespetatzeko urrats handia eman genuen eta bide horretan jarraitzeko deitu nahi ditugu herritarrak", azaldu dute Saretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak