Asteazkenean, hilaren 13an izango da hori. Eguenean, berriz, kanpaldia eta protesta egingo dute langileek ospitale kanpoan, 11:00etatik arratsaldera arte. Azaroaren 2an, 3an eta 4an irtengo dira berriz ere kalera gaixotasun mentala, adimen atzerapena eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak artatzen dituzten osasun langileak: "Gure pazienteen zaintzaren kalitatea gero eta okerragoa da, eta lan baldintza prekarioak izateaz gain, pertsonal falta handia dugu ospitalean", salatu dute.