Punta-puntako teknikarien esanak adi jarraitu dituzte entrenatzaile eta jokalariek

Hasier Larrea 2021ko urr. 12a, 13:31

Valentzia Basketen entrenatzaile bezala aritutako Borja Comenge eta Angel Cepedak hitzaldi bana eman dute gaur goizean zehar. Inguruko saskibaloi entrenatzaile ugari etorri dira Iturripera saioa bertatik bertara jarraitzeko. Hitzordua Gipuzkoako eta Euskadiko saskibaloi federazioak eta Ointxe! Arrasateko saskibaloi klubak antolatu dute.

Borja Comengek hiru denboraldi eman ditu ACB ligako Valentzia Basketeko entrenatzaile laguntzaile moduan, aurtengo udara arte. Hala, defentsa aldaketaren aurka egiteko baliabide-tekniko taktikoei buruz mintzatu da, 10:00etatik 11:30era.

Angel Cepeda, aldiz, klub bereko harrobiko taldea entrenatzen aritu da bost denboraldiz EBA ligan. Bilbotarrak 11:45etatik 13:30era joko egoera sinplifikatuetan erasoan erabiltzeko trebetasunak eta hobekuntzak izan ditu hizpide.

Ointxe!-ko kategoria desberdinetako jokalariei xehetasunak eman dizkiete bi gonbidatuek, eta ikus-entzuleen arretaz jarraitu dituzte jokaldi simulatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak