Mondragon Unibertsitateak garaipena lortu du puntu askoko partidan (103-90)

Josu Bilbao Atxutegi 2021ko urr. 10a, 18:18

Ikusleek gozatu ederra hartu dute Iturripen, puntu mordoa eskuratu baitituzte bi taldeek, guztira ia 200. Azkenean, garaipena, Arrasateko taldeak eskuratu du, denboraldiko bigarrena moreendako.

Gaurko garaipenarekin, Emakumezkoen 2. Mailako sailkapeneko bigarren postuan jarri da Mondragon Unibertsitatea. Arrasateko taldeak 103-90 irabazi dio Antigua Luberriri Iturripen, erasoko jokoa gailendu den neurketan. Bi taldeek defentsako lanak ahaztu eta eraso bete-betean murgildu dira. Saskira begira, horrela, etxekoak fin ibili dira, eta garaipena debagoiendarrek eskuratu dute.

EBA mailan, gizonen porrota

Mondragon Unibertsitateak 87-65 galdu zuen atzo, zapatua, Getxoren aurka. Bizkaitarrek nagusitasun handia erakutsi zuten euren kantxan, eta Eneko Mataren mutilek denboraldiko bigarren porrota jaso zuten. Hurrengo jardunaldian, Megacalzado Ardoi talde nafarraren aurka, sailkapenean aurrerapauso polita emateko aukera izango du Arrasateko taldeak.

Bergara Soralucek porrot gogorra

Gipuzkoako gizonezkoen 1. mailan, Bergarak porrot mingarria jaso du Irauli Bosteko taldearen kontra (71-43). Donostiarrak jaun eta jabe izan dira euren kantxan, eta mahoneroek ezin izan dute etxeko taldearen erritmoa jarraitu. Oraingoz, bi porrot eta garaipen bakarra eskuratu du Bergarak aurtengo denboraldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak