Porrotarekin estreinatu da Mugarri-Ingou Arrasate (16-27)

Josu Bilbao Atxutegi

Ereintza Beissier talde urnietarra nagusitu da Iturripeko kantxan, eta moreek ezin izan dute denboraldia garaipenarekin hasi.

Euskadiko senior ligako estreinaldiko norgehiagoka izan zuen atzo, zapatua, Mugarri-Ingou Arrasatek, eta ezin izan zion denboraldiari emaitza positiboarekin ekin. Izan ere, Arrasateko taldeak 16-27 galdu zuen, Ereintza Beissier taldearen aurka, Iturripen. Urnietako taldea gehiago izan zen erasoan, eta moreek ezin izan zuten defentsan eutsi.

Oraindik, lehenengo jardunaldiko atzeratutako norgehiagoka jokatzeke du Mugarri-Ingouk, Deusto-Loiolaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak