Argindarraren prezioaren "etengabeko gorakada" salatu dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021eko urriaren 8a

Deskonektatu elektriketatik! lelopean itzalaldi elektrikoa eta kazola-jotzea deitu dute hainbat eragilek. Arrasaten, besteak beste, Arrasateko pentsiodunak, mugimendu feminista, LAB eta ELA sindikatuak, Besaide Mendizale elkartea, Ekologistak martxan, AGAKO eta EH Bildu batu dira deialdira.

"Iruzurra" gelditzeko borondaterik ez dagoela diote, besteak beste, gaurko deialdia babestu duten eragileek: "Azken aste hauetan argindarraren prezioa etengabe ari da garestitzen. Prezioak gora eta gora egiten du, eta badirudi inor ez dela gai kontrolatzeko. Inork ez du iruzur horrekin amaitu nahi, hainbat alderdi politiko iruzur horren parte direlako. Zuen buruzagi historiko handi guztiak enpresa elektriko horien guztien administrazio- kontseiluetan daudela ahaztu dezakegula uste duzue?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak