Ibai-Arte Merkatari Elkarteak eta Arrasateko Udalak erakusleiho ikastaroa antolatu dute Gabonetako kanpainari begira. Urriaren 25ean eta 27an eta azaroaren 3an, 5ean, 8an eta 10ean egingo dituzte saioak, 14:00etatik 16:00etara, Kulturaten, Jorge Malcorra adituak gidatuta. Eguaztenera arte egongo da izena emateko aukera.
Ikastaroaren helburua da erakusleihoak erakargarriak izateko gakoak ezagutaraztea merkatariei. Hamabi orduko ikastaroa izango da, erakusleihoek arreta erakar dezaten beharrezko ezagutzak ikasteko. Ikastaroan, parte-hartzaile bakoitzak norbere erakusleihoa osatzen duten elementuak diseinatuko ditu eta Gabonetako erakusleihoa garatzen lagunduko diete.
Izena emateko aitziber@debagoiena.eus helbidera idatzi beharko da edota 688 73 41 49 WhatsApp zenbakira idatzi, urriaren 13a baino lehen. Doako ikastaroa da eta edukiera mugatua izango da. Soilik hamar leku geratzen dira betetzeko.