Sasoi berriari ekin dio Kooltur Ostegunak ekimenak La Excavadora taldearen emanaldiarekin. Osasun egoera berriarekin batera etorri da, gainera, denboraldi hasiera, eta Arrasateko gaztetxean elkartutakoek ezin gusturago jarraitu zuten kontzertua. Pela-k eta taldekideek ekarritako rock eta punk doinu indartsuekin bat egin zuten ikusleek, kantuan zein dantzan egiteko trabarik izan barik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.