Ohiko ekoizleak elkartuko dira eta horiek lagun izango dituzte bertako sagar barietateak dituzten beste bi: Aramaioko Likiniao baserriko Angel Mari Padilla eta Ezkio Itsasoko Ariztizabal baserriko Eneko Solana.
Era berean, azokako ekoizleek ere edukiko dituzte salgai sagarra eta sagarrarekin egindako produktuak.
Gainera, sagar produktuekin osatutako hamar saski zozketatuko dituzte 13:30ean, azokako bezeroen artean.